Be izar

Be izarrak izar mota bat dira, ohi B espektro motakoak eta euren espektroan hidrogenozko igortze lerro debekatuak erakusten dituena. Igorketa hori ez dator izarretik bertatik, baizik eta errotazio azkarraren eta izar masa galeraren ondorio den disko zirkumestelar batetik baizik. Euren ezaugarri nagusia errotazio abiada bizia da, baita B motako izarrentzako ere, eta 250 eta 500 kilometro segundoko bitartekoa izan daitekeena.

Be izarrak euren aldaketak denbora eskala ezberdinetan jasaten dituzten izar aldagarriak dira. Epe luzerako aldaketek (asteetatik hasi eta hamarkadetaraino) materialezko diskoaren eraketa eta barreiatzearekin zerikusia dute, epe ertainekoak (egunetatik asteetara) izar hauetakoren batzuen sistema bitarren barruko mugimenduarekin lotzen dira, eta epe motzerako aldaketak (0,3 eta 2 egun bitartekoak) errotazioaren edo pultsazio ez erradialen ondorio izan daitezke.

Be izarren egoera egoera iragankor bat da. Izar bat Btik Bera alda daiteke ondoren berriz normaltasunera itzultzeko. Jokaera hau duten O eta A espektro motako izarrei ere Be izena ematen zaie.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search